Itxi

Txirrindularitza

Tour Down Under (5. etapa)

Richie Portek eskuratu du garaipena eta aldea murriztu du

Erredakzioa

Dennis liderrarengandik bi segundora kokatu da australiarra. Gorka Izagirre euskal txirrindulariak, bestalde, bederatzigarren postuan bukatu du etapa eta sailkapen nagusian ere bederatzigarren dago.

  • Richie Portek irabazi du bosgarren etapa. Argazkia: EFE

    Richie Portek irabazi du bosgarren etapa. Argazkia: EFE

Richie Porte (Sky) australiarra nagusitu da Tour Down Under probaren bosgarren etapan (151,5 kilometro McLaren Vale eta Willunga Hill artean). Rohan Dennis liderra bigarren helmugaratu da, bederatzi segundora, eta Ruben Fernandez espainiarra hirugarren, 16ra.

Garaipenari esker, Dennis liderrarengandik bi segundora kokatu da Porte. Cadel Evans da hirugarren, 20 segundora.

Gorka Izagirre euskal txirrindulariak bederatzigarren postuan bukatu du etapa eta sailkapen nagusian ere bederatzigarren dago.

Igande honetan seigarren eta azken etapa jokatuko da, Adelaidako King William Road hiri-zirkuituan (90 kilometro).

5. Etapa:

1 Richie Porte (AUS/Sky) 3:37:32.

2. Rohan Dennis (AUS/BMC Racing)  9.

3. Rubén Fernández (ESP/MOVISTAR) 16.

4. Cadel Evans (AUS/BMC Racing) d.b.

5. Tom Dumd.b.oulin (HOL/Giant)

...

9. Gorka Izagirre (EUS/MOVISTAR) 28.

Sailkapen nagusia:

1. Rohan Dennis (AUS/BMC Racing) 17:19:09.

2. Richie Porte (AUS/Sky)  2.

3. Cadel Evans (AUS/BMC Racing) 20.

4. Tom Dumoulin (HOL/Giant) 22.

5. Ruben Fernandez (ESP/MOVISTAR) 24.

...

9. Gorka Izagirre (EUS/MOVISTAR) 52.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Tour Down Under