Itxi

Txirrindularitza

Andaluziako Itzulia (4. etapa)

Froomek lidergotik kendu du Contador

Erredakzioa

Britainiarra izan da nagusi Las Allanadaseko etapan, eta bera da probako lider berria. Nieve hirugarren helmugaratu da eta laugarren postuan dago sailkapen nagusian, Intxaustiren atzetik.

  • Chris Froomek irabazi du 4. etapa. Argazkia: EFE

    Chris Froomek irabazi du 4. etapa. Argazkia: EFE

Chris Froome (Team Sky) da Andaluziako Itzuliaren líder berria laugarren etapan nagusituta (200 kilometro Maracena eta Las Allanadas artean).

Britainiarraren atzetik Alberto Contador helmugaratu da, 28 segundora, eta Mikel Nieve hirugarren sartu da, 49ra. Beñat Intxaustik bosgarren bukatu du.

Sailkapen nagusian, bi segundoko errenta dauka Froomek. Intxausti bizkaitarra bigarren postuan dago, eta Nieve nafarra laugarren.

4. etapa:

1. Froome 5:08:54
2. Contador +28
3. Nieve + 49
4. Szmyd + 1'12"
5. Intxausti

Sailkapen nagusia:

1 Chris Froome
2 Alberto Contador + 2
3 Beñat Intxausti + 3'32
4 Mikel Nieve + 3'52
5 Romain Bardet + 4 '13