Itxi

Txirrindularitza

Kataluniako Itzulia, 5. etapa

Alejandro Valverderen garaipenak lasterketa estutu du

Erredakzioa

Richie Porte da orain sailkapen nagusiko liderra. Australiarra laugarren sartu da, bost segundo gehiago eginda.

1:22

Alejandro Valverdek (Movistar) irabazi du Kataluniako Itzuliko bosgarren etapa. Txirrindulariek 195,4 kilometro egin dituzte Alp (Girona) eta Valls (Tarragona) artean. Murtziarrak eraso bortitza jo du bukaerarako hiru kilometro falta zirenean eta gainontzeko faboritoak atzean utzi ditu.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Richi Porte australiarra da lider berria.

Etapa bukaera ederra izan da, eta haizeak protagonismo berezia izan du.

Alejandro Valverdek taldetik ihes egin du Lillako mendatean (2. mailakoa), eta bera izan da jaitsierako erritmoa jarri duena.

Helmugan, eta irabazlearengandik 5 segundora, Rigoberto Uran, Paolo Tiralongo eta Alberto Contador sartu dira, besteak beste.