Itxi

Txirrindularitza

Martxoaren 7tik 14ra bitartean

Paris-Niza: Contador, Valverde eta Fran Schleck, faborito nagusiak

Erredakzioa

Samuel Sanchez eta Luis Leon Sanchez ere garaipena eskuratzeko txirrindularien zerrendan dira. Mendate nagusienak azken hiru etapetan igo beharko dituzte eta azpimarratzekoa da 13an korrituko dena.

Alberto Contador (Astana) da Paris Nizako 68. edizioa irabazteko faborito nagusia. Igande honetan emango zaio hasiera probari eta martxoaren 14an, igandean, bukatuko da. Faboritoen zerrenda Alejandro Valverde (Caisse d''Epargne), Samuel Sanchez (Euskaltel), edota Frank Schleck (Saxo Bank) txirrindulariek osatzen dute.

Mila kilometro baino gehiago izango ditu Paris-Nizak oraingoan ere, 1.288 hain zuzen ere. Atariko bat eta zazpi etapa gainditu beharko ditu tropelak. Lehen jardunaldiko erlojupekoa 8 kilometrokoa izango da eta Montfort L''Amaury herria zeharkatuko du. Gainontzeko etapetan mendia izango da protagonista.

Mendate nagusienak azken hiru egunetan izango dira eta azpimarratzekoa da azkenaurrekoa, martxoaren 13an korrituko dena. Etapak 22 kilometro izango ditu eta ziklistek lehen mailako Col de Vence igo beharko dute. Helmugara heldu baino kilometro batzuk lehenago Tourrettes-sur-Loup gainditu beharko dute.

Nizatik irten eta Nizan bukatuko da azken etapa (119 kilometro). Lehen mailako 3 mendate egongo dira erabakigarria izango den egun horretan: Col de la Porte, La Turbie eta la Col D''Eze.

ETAPAK:

- Atarikoa. Igandea, 7. Montfort-l''Amaury. 8 km.

- 1. etapa. Astelehena, 8. Saint Arnoult en Yvelines-Contres 201,5 km.

- 2. etapa. Asteartea, 9. Contres-Limoges. 201 km.

- 3. etapa. Asteazkena, 10. Saint Junien-Aurillac. 208 km.

- 4. etapa. Osteguna, 11. Maurs-Mende. 173,5 km.

- 5. etapa. Ostirala, 12. Pernes les Fontaines-Aix en Provence. 157 km.

- 6. etapa. Larunbata, 13. Peynie-Tourrettes sur Loup. 220 km.

- 7.&' || 'nbsp; etapa. Igandea, 14. Niza-Niza. 119 km.