Txirrindularitza
Lehen etapa
Paris-Niza: Lars Boom da lehen liderra
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Jens Voigt izan da bigarren hiru segundora eta Leipheimer (hirugarren) eta Contador (laugarren) irabazlearengandik sei segundora iritsi dira.
Arratsalde honetan hasi da Paris-Niza proba ospetsua Montfort eta l''Amaury herrien artean burutu den 8 kilometroko erlojupekoarekin. Lars Boomek (Rabobank) irabazi du lehen etapa eta bera da lehen liderra.
Jens Voigt (Saxo Bank) izan da bigarren irabazlearengandik hiru segundora eta Levi Leipheimer (Radio Shack) izan da hirugarren Boomengandik sei segundora. Alberto Contador (Astana) laugarren iritsi da helmugara Leipheimerren denbora berdina ezarriz.
Euskaltel-Euskadi ere parte hartzen ari da proba honetan eta taldeko txirrindulari onena Samuel Sanchez izan da gaurko etapa hamargarren postuan bukatuz. Asturiarrak Boomek baino 16 segundo gehiago behar izan ditu gaurko ibilbidea burutzeko.
Sailkapena:
1. Lars Boom (HOL-Rabobank) 10:56
.2. Jens Voigt (GER-Saxo Bank) + 03
.3. Levi Leipheimer (USA-RadioShack) + 06
.4. Alberto Contador (ESP-Astana) + 06
.5. Peter Sagan (SVK-Liquigas) + 10
.6. Xavier Tondo (ESP-Cervelo) + 11
.7. David Millar (GBR-Garmin) + 12
.8. Luis Leon Sanchez (C.d''Epargne) + 13
.9. Roman Kreuziger (CZE-Liquigas) + 13
10. Samuel Sanchez (ESP-Euskaltel) + 16