Txirrindularitza
5. etapa
Paris-Nice: Saganek ezustekoa eman du berriro
Erredakzioa
Liquigaseko txirrindulari gazteak azken kilometro zoragarria egin du ailegaeran trebeak diren ziklistei aurre hartu ondoren.
Liquigas taldeko Peter Saganek irabazi du Paris-Niceko bosgarren etapa, Pernes les Fontaines eta Aix en Provence arteko 157 kilometroko saioa. Bigarren garaipena du eslovakiarrak. Contadorrek, arazorik gabe eutsi dio elastiko horiari.
Denboraldi honetako ezustekoa den 20 urteko Sagan, lotsagabe erasoa jo zuen Aurillaceko maldetan eta helmuga bakar-bakarrik gurutzatu zuen, Mirco Lorenzetto (Lampre) eta Alejandro Valverde (Caisse D''Epargne) baino bi segundo lehenago.
Alberto Contador liderra faboritoen taldearekin batera helmugaratu zen eta lidergoari eutsi zion asteburuko etapa erabakigarrien faltan.
Bihar larunbata, seigarren etapa, Peynie eta Tourrettes-sur-Loup artean, 220 kilometrokoa. Zortzi mendate ditu ibilbideak. Venceko gaina, helmugara 9,7 kilometroren faltan eta %6,6ko batez besteko aldapekin.
Horrela bizi izan dugu etapa eitb.com-en.