Itxi

Txirrindularitza

Dubaiko Tourra (4. etapa)

Marcel Kittel, irabazle Dubain

Agentziak | Erredakzioa

Alemaniarrak laugarren eta azken etapa irabazi du; ondorioz, Dubai Tourreko irabazle izendatu da. Nizzolok (bigarren) eta Juanjo Lobatok (hirugarren) osatu dute podiuma. Gorka Izagirre, bosgarren.

0:36

Marcel Kittel (Etixx-QuickStep) alemaniarrak irabazi du Dubaiko Tourra. Laugarren eta azken etapan garaipena lortu du Kittelek esprintean bigarren izan den Elia Viviani (Sky) eta hirugarren izan den Mark Cavendish (Dimension Data) gainditu ostean.

Azken etapa honetan Kittelek lidergoa kendu dio Giacomo Nozzolori (Trek-Segafredo). Italiarrak bigarren bukatu du sailkapen nagusian eta Juanjo Lobato (Movistar) izan da hirugarren. Gorka Izagirre (Movistar) euskal txirrindulariak bosgarren postua eskuratu du sailkapen nagusian.

4. etapako sailkapena:

.1. Marcel Kittel (ALE/Etixx-QuickStep) 2.50:47

.2. Elia Viviani (ITA/Team Sky) d.b.

.3. Mark Cavendish (GBR/Dimension Data) d.b.

.4. Andrea Palini (ITA/Skydive Dubai) d.b.

.5. Sacha Modolo (ITA/Lampre-Merida) d.b.

.6. Giacomo Nizzolo (ITA/Trek-Segafredo) d.b.

.7. Fabio Sabatini (ITA/Etixx-QuickStep) d.b.

.8. Jasper Stuyven (BEL/Trek-Segafredo) d.b.

.9. Erik Baska (SVK/Tinkoff) d.b.

10. Yanto Barker (GBR/ONE Pro Cycling) d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Marcel Kittel (ALE/Etixx-QuickStep) 14.46:54

.2. Giacomo Nizzolo (ITA/Trek-Segafredo) + 04

.3. Juan Jose Lobato (ESP/Movistar) + 06

.4. Silvan Dillier (SUI/BMC) + 16

.5. Gorka Izagirre (EUS/Movistar) + 23

.6. Philippe Gilbert (BEL/BMC) + 25

.7. Fabian Cancellara (SUI/Trek-Segafredo) + 25

.8. Daniele Bennati (ITA/Tinkoff) + 28

.9. Davide Rebellin (ITA/CCC Sprandi P.) + 28

10. Soufiane Haddi (MAR/Skydive Dubai) + 29