Txirrindularitza
Puy
Miguel Indurain Sari Nagusia: Joaquim Rodriguez, garaile
Erredakzioa
Joaquim Rodríguezek irabazi du Lizarrako lasterketa eta Alejandro Valverde Caisse d'Epargnekoa bigarren izan da. Euskaldun onena, Euskalteleko Ruben Perez izan da, bosgarren.
Team Katusha taldeko Joaquim Rodríguez katalanak irabazi du XII. Miguel Indurain Sari Nagusia, Lizarran hasi eta amaitu den egun batekio lasterketa. Euskaldun onena, Euskaltel-Euskadi taldeko Ruben Perez izan da.
‘Purito’ Rodriguezek bere taldeak egindako lana baliatu du bere pedal-kolpea nabarmentzeko Puyko igoeran. Bigarren Alejandro Valverde (Caisse d''Epargne) espainiarra izan da; eta hirugarren Michel Kreder (Garmin Slipstream) holandarra.
Miguel Indurain Sari Nagusiak Miguel Indurain bera izan du ikusleen artean. Nafarroan egiten den profesionalentzako lasterketa bakarra da eta astelehenean hasiko den Euskal Herriko Itzuliaren atarikoa da.
Sailkapen nagusia:
.1. Joaquim Rodríguez (ESP-Katusha) 4:52:40
.2. Alejandro Valverde (ESP-Caisse d''Epargne) +6
.3. Michel Kreder (NED) (Garmin) +8
.4. Alesander Kolobnev (RUS) (Katusha) +10
.5. Rubén Pérez (EUS-Euskaltel Euskadi) +12
.6. Beñat Intxausti (EUS-Euskaltel Euskadi) +14
.7. Mauro Finetto (ITA-Liquigas) d.b.
.8. Maxime Bouet (FRA-AG2R) d.b.
.9. Juan José Oroz (EUS-Euskaltel Euskadi) d.b.
10. Valerio Agnoli (ITA-Liquigas) +18