Itxi

Txirrindularitza

Nagusi

Flandriako Itzulia: Cancellarak garaipen handia lortu du

Erredakzioa

Suitzarrak Tom Boonen bere iheskidea atzean utzi du lasterketako azken aldapan eta garaipena lortu du erakustaldi aparta eskainita.

Fabian&' || 'nbsp;Cancellara suitzarrak atzean utzi du&' || 'nbsp;Tom&' || 'nbsp;Boonen iheskidea helmugarako 15 kilometro falta zirenean eta aurrenekoz garaipena lortu du&' || 'nbsp;Flandriako&' || 'nbsp;Itzulian, lehenengo postuan gurutzatu ostean Meerbekeko helmuga, 261,5 kilometroko ibilbidea eginda.

Azkenaurreko harresian, Boonenek ez dio erantzunik eman Cancellararen erasoari. Belgikarra 1:13ra heldu da eta podiumaren hirugarren koska Philppe Gilbertek hartu du.

Eguneko ihesaldian Boonen (Quick Step), Leif Hoste (Pharma-Lotto), Thor Hushovd (Cervelo), Matti Breschel y Cancellara (Saxo Bank), Lars Boom (Rabobank), Juan Antonio Flecha (Team Sky), George Hincapie (BMC) eta William Bonnet (Bouygues Telecom) gelditu ziren.

Aurretik, Cancellara eta Boonen. Garaipena bien arteko lehia zen. Bigarren taldean, hirugarren postuaren lehia besterik ez.

Esprintean Boonen hobea dela jakitun, Cancellarak erasoa jo zuen helmugarako 15 kilometro falta zirenean. Belgikarra atzean gelditu zen berehala eta suitzarrak aurrera jo zuen, erabateko nagusitasunarekin, helmuga lehenengo gurutzatuta.

Sailkapena:

.1. Fabian Cancellara (SUI-Saxo Bank) 6h25:32
.2. Tom Boonen (BEL-Quick Step) + 1:13
.3. Philippe Gilbert (BEL-Pharma-Lotto) + 2:10
.4. Bjorn Leukemans (HOL-Vacansoleil) + 2:13
.5. Tyler Farrar (USA-Garmin) + 3:00
.6. George Hincapie (USA-BMC) d.b.
.7. Roger Hammond (GBR-Cervelo) d.b.
.8. Maxim Iglinskiy (KAZ-Astana) d.b.
.9. Danilo Hondo (GER-Lampre) d.b.
10. William Bonne (FRA-Bouygues Telecom) d.b.