Itxi

Txirrindularitza

Mikel Landa

'Giroa irabaztera joateko oso motibatuta nago, eta moralez gainezka'

Agentziak | Erredakzioa

Landaren iritziz, aurtengo edizioko ibilbidea iazkoa baino "txarragoa" da berarentzat: "Ez dago bereziki gogorra den etaparik, helmuga mendate batean dituztenak gustatzen zaizkit".

  • Mikel Landa, Euskal Herriko Itzulian. Argazkia: Efe.

    Mikel Landa, Euskal Herriko Itzulian. Argazkia: Efe.

Mikel Landa arabarrak Giroa irabazteko "oso motibatuta eta moralez gainezka" dagoela adierazi du, Italiako lasterketa hasteko bost egun falta direnean.

"Trentinoko Giroa irabazi ostean, morala oso altu daukat eta garaipenaren bila joateko prest nago, oso motibatuta eta sasoi onean", adierazi du Cycling News txirrindularitzari buruzko hedabideak egin dion elkarrizketan. Landak hirugarren egin zuen iaz Giroan, eta mendiko bi etapa irabazi zituen, Astana taldean Fabio Arurentzat lanean zegoela.

Landak 26 urte ditu, eta lehen aldiz arituko da taldeburu bezala lasterketa handi batean. Besteak beste, Vincenzo Nibali, Alejandro Valverde eta Tom Dumoulin izango ditu aurkari.

Arabarrak Rigoberto Uran kolonbiarra (Giroan bigarren izan da bi aldiz) eta Rafa Majka ere jarri ditu aurkari arriskutsuenen artean. "Ni bezain faboritoak dira", onartu du.

Ibilbideari dagokionez, aurtengoa iazkoa baino "txarragoa" dela uste du: "Ez dago bereziki gogorra den etaparik, helmuga mendate batean dituztenak gustatzen zaizkit".

atzen zaizkit".