Txirrindularitza
15:00etan hasita, ETB-1en
Lieja-Bastogne-Lieja: Contador, Evans, eta Schelcktarrak, faborito
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Txirrindulari madrildarrak adierazi du ez dakiela sasoiko egongo den klasika honetan garaipenagatik borrokan aritzeko.
Igande honetan Lieja-Bastogne-Lieja klasiko ospetsua burutuko da eta bertan izango dira tropeleko txirrindulari onenak.
Liejan hasi eta bukatuko den klasikak 258 kilometroko ibilbidea izango du eta txirrindulariek 10 mendate ere gainditu beharko dituzte. Faboritoen zerrenda luzea da: Schleck anaiak (Andy eta Frank), Alberto Contador, Alejandro Valverde, Oscar Freire Vincenzo Nibali eta Cadel Evans daude garaipena lortzeko faboritoen artean.
Proba zuzenbean jarraitu ahalko da igande honetan ETB-1en arratsaldeko 15:00etatik aurrera.