Txirrindularitza
Igor Anton, zazpigarren
Vinokourovek bigarren aldiz irabazi du Liege-Bastogne-Liege klasika
Erredakzioa
Astanako txirrindulariak azken metroetan atzean utzi du bigarren postuan bukatu duen Kolobnev. Valverde izan da hirugarren. Igor Antonek zazpigarren postuan bukatu du proba.
Alexandre Vinokourov Astanako txirrindulariak irabazi du 2010eko Liege-Bastogne-Liege klasika. 96. edizioa zuen proba garrantzitsu honek eta txirrindulariek 258 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute.
Vinokourovek 2005. urtean ere irabazi zuen proba hau. Bakarrean iritis da helmugara azken ihesaldian Kolobnevekin (Katusha) kilometro asko egin ondoren. Kolobnev bigarren izan da bost segundora eta hirugarren postuan bukatu du Alejandro Valverdek (Caisse d’Epargne).
Eguneko ihesaldian sartu ziren txirrindulari hauek: Thomas De Gendt (Vlaanderen), Maxime Bouet (AG2R), Alan Perez (Euskaltel), Jussi Veikkanen (Française des Jeux), Dries Devenyns (Quick Step), Niki Terpstra (Milram) eta Mauro Finetto (Liquigas). Zortzi minutuko aldea ere izan zuten 100. kilometroan.
Azken igoeran Quick Stepek gidatutako tropelak ihesaldia behera bota zuen eta orduan etengabeko erasoak hasi ziren. Vinokourovek eta Kolobnevek lasterketa apurtu zuten helmugarako 16 kilometro falta zirenean. Biak bakarrean iritis ziren azken kilometrora eta beraien artean jokatu zuten garaipena.
Euskaltelen lan ona
Euskaltel-Euskadik lan ona burutu zuen Klasika ospetsu honetan.&' || 'nbsp;Alan&' || 'nbsp;Perez eguneko ihesaldian sartu zen eta Igor&' || 'nbsp;Antonek zazpigarren postuan bukatu zuen proba.
Liege-Bastogne-Liegeko 96. edizioko sailkapena:
.1. Alexandre Vinokourov (KAZ) Astana 6.37:48
.2. Alexandr Kolobnev (RUS) Team Katusha + 06
.3. Alejandro Valverde (ESP) Caisse d''Epargne + 01:04
.4. Philippe Gilbert (BEL) Omega Pharma-Lotto + 01:04
.5. Cadel Evans (AUS) BMC Racing Team + 01:04
.6. Andy Schleck (LUX) Saxo Bank + 01:07
.7. Igor Anton (EUS) Euskaltel - Euskadi + 01:07
.8. Christopher Horner (USA) Team Radioshack + 01:07
.9. Frank Schleck (LUX) Saxo Bank + 01:07
10. Alberto Contador (ESP) Astana + 01:07