Itxi

Txirrindularitza

2. etapa

Asturiasko Itzulia: Viciosok irabazi du etapa eta lider berria da

Erredakzioa

Esprintean nagusitu zaie Santi Perezi eta Tino Zaballari. Beñat Intxausti zazpigarren izan da eta bosgarren postuan da sailkapen nagusian liderrarengandik 16 segundora.

Angel Vicioso (Andalucia-Cajasur) izan da Asturiasko bigarren etapako irabazlea eta ondorioz sailkapen nagusiko lider berria. Posada de Llanes eta Xixon arteko etapak 142 kilometro izan ditu. Urtasunek (Euskaltel-Euskadi) ezin izan du atzo lehen etapa irabazita lortutako liderraren elastikoa mantendu.

Przemyslaw Niemiec (Miche) poloniarrak eguneko ihesaldia burutu du eta 90 kilometroan zehar ihes eginda ibili da. Tropelak harrapatu egin du eta 20 bat txirrindulariko multzoan Vicioso nagusitu da.

Santi Perez (Loule) izan da bigarren eta Tino Zaballa (Loule) hirugarren. Beñat Intxaustik (Euskaltel-Euskadi) zazpigarren postuan amaitu du etapa eta bosgarren postuan dago sailkapen nagusian liderrarengandik 16 segundora.

2. etapako sailkapena:

1. Angel Vicioso (Andalucía-CajaSur) 3:34:39
2. Santi Pérez (Loulé) d.b.
3. Tino Zaballa (Loulé) d.b.
4. David Blanco (Palmeiras) d.b.
5. Luis Felipe Laverde (Colombia es Pasión) d.b.
6. Przmyslaw Niemiec (Miche) d.b.
7. Beñat Intxausti (Euskaltel-Euskadi) d.b.
8. Pedro Merino (Footon-Servetto-Fuji) d.b.
9. Pascuale Muto (Miche) d.b.
10. Javier Moreno (Andalucía-CajaSur) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Angel Vicioso (Andalucía-CajaSur) 7:07:27
2. Santi Pérez (Loulé) + 10
3. Tino Zaballa (Loulé) + 12
4. André Cardoso (Palmeiras) + 15
5. Beñat Intxausti (Euskaltel-Euskadi) + 16
6. José Herrada (Caja Rural) + 16
7. David Blanco (Palmeiras) d.b.
8. Ezequiel Mosquera (Xacobeo Galicia) d.b.
9. Aketza Peña (Caja Rural) d.b.
10. Pasquale Muto (Miche) d.b.