Txirrindularitza
Positibo eman zuen
Landisek dopatu zela aitortu eta Amstrong salatu du
Erredakzioa
Txirrindulari estatubatuarrak Amstrong, George Hincapie, Levi Leipheimer edota Dave Zabriskie ere dopatu zirela adierazi du.
Floyd Landis txirrindulari estatubatuarrak dopatu egin zela aitortu du, "Wall Street Journal"-ek gaur argitaratutako informazioaren arabera. 2006. urtean positiboa eman zuen kontrol batean eta Frantziako Tourreko txapeldunaren titulua "kendu"&' || 'nbsp; zioten. Txirrindularitzako "izen handiko" hainbat lagun eta babeslei helarazitako mezu elektronikoetan dena aitortu du.
Amstrong, eta beste batzuk, salatu ditu
Aurretik aipatutako mezu horietan, Landisek Amstrong, George Hincapie, Levi Leipheimer edota Dave Zabriskie salatu ditu. Eurek ere dopatu ziren, Landisen esanetan.