Txirrindularitza
Krisi ekonomikoaren ondorioz
Aurten ez da Urkiolako Igoera korrituko
Erredakzioa
Durangoko Txirrindulari Elkarteak ezin diola probaren aurrekontuari aurre egin jakinarazi du ohar baten bitartez.
Aurten ez dela Urkiolako Igoera korrituko iragarri du Durangoko Txirrindulari Elkarteak ohar batean bidez. Abuztuan jokatzekoa zen, baina ezin diote probaren aurrekontuari aurre egin.
Krisi ekonomikoak eragina izan du proba honetan ere, are gehiago, Durangoko T.E. irabazi-asmorik gabeko elkartea dela kontutan hartuta.