Itxi

Txirrindularitza

3. urtea

Murias Taldeak Continental mailan jarraituko du 2017an

eitb.eus

Taldeak elkarrizketa iraunkorrak mantentzen ditu Frantziako Tourrarekin, izan ere, etorkizun hurbilean proiektu honek lasterketan parte hartzeko aukera begi onez ikusi baitute.

  • Murias taldea

    Murias taldea

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak Continental mailan jarraituko du 2017. urtean. Talde profesional moduan hirugarren urtea beteko du, eta euskal harrobia egituratzen lanean jarraituko du etorkizunean hazten joateko.

Euskal Erakundeen babesa du taldeak 2018rako, eta eurekin lanean ari da 2017. urtearen erdi aldera Continental Profesional mailara jauzi egingo duela aditzera emateko. Maila horretan egoteak Euskal Herriko Itzulian edo Espainiako Vueltan parte hartzeko aukera emango lioke taldeari.

“Gogor ari gara lanean azken bi urteetan jorratu dugun harrobi-lana sendotzen. Bigarren urtean iritsi da lehen garaipena, eta 2017an zehar harrobia egituratzen jarraitu nahi dugu, hazi, eta eskarmentua irabazten joan, 2018an Continental Profesional mailara jauzi egin ahal izateko”, adierazi du Jon Odriozola kirol-zuzendariak.

Gainera, taldeak elkarrizketa iraunkorrak mantentzen ditu Frantziako Tourrarekin, izan ere, etorkizun hurbilean proiektu honek lasterketan parte hartzeko aukera begi onez ikusi baitute.