Itxi

Txirrindularitza

UCI World Tour

Michal Kwiatkowski nagusi Strade Bianchen, Van Avermaeten aurretik

Agentziak | Erredakzioa

Aurreko eguneko aurreikuspenak hankaz gora jarri ditu poloniarrak, eta berak eraman du garaipena, Peter Sagan faborito nagusiak lasterketa utzi baitu, arazo fisikoen ondorioz.

  • Michal Kwiatkowski. Argazkia: Efe.

    Michal Kwiatkowski. Argazkia: Efe.

Michal Kwiatkowski poloniarrak (Team Sky) irabazi du, bigarrenez, Strade Bianche lasterketa italiarra, Greg Van Avermaet joko olinpikoetako txapeldunaren aurretik. Lasterketa Sienan lehiatu dute.

Strade Bianche lehen aldiz lehiatu dute UCI World Tour barruan, eta euria eta haizea protagonista izan dira ibilbideko 175 kilometroetan. Kwiatkowskik 15 segundoko aldea atera dio Van Avermaet belgikarrari.

26 urteko txirrindulariak lasterketako lidergoa hartu du amaierarako 15 kilometroren faltan, Van Avermaet, Tim Wellens eta Zdenek Stybar 11 segundora utzita.

Kwiatkowskik bere onena eman du azken kilometroetan, eta azken igoerari 30 segundoko aldearekin ekin dio.

Gauzak horrela, aurreikuspen guztiak hankaz gora jarri ditu Sky taldeko txirrindulariak eta berak eraman du garaipena. Peter Sagan faborito nagusiak lasterketa utzi behar izan du, arazo fisikoengatik, helmugarako 60 kilometrora.

 


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza