Txirrindularitza
Taldez aldatuko du
Beñat Intxaustik ez du kontratua berritu Euskaltel-Euskadirekin
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Txirrindularia eta taldea ez dira kontratua luzatzeko akordiora iritsi eta ez du taldean jarraituko.
Beñat Intxaustik ez du datorren denboraldian Euskaltel-Euskadi taldean jarraituko. Txirrindularia eta taldea ez dira bi aldeaki lotzen zituen kontratua luzatzeko akordiora iritsi. Beraz, Intxaustik ez du Euskaltelen jarraituko.
Euskal txirrindulariak esan du asko eskertzen diola Euskalteli, Igor Gonzalez Galdeanori eta Miguel Madariagari eman dioten konfiantza. Euskal Herriko Itzulian aurten lortu duen podiuma ez duela inoiz ahaztuko ere esan du.
Intxaustik ez du bere etorkizunaz hitz egin nahi eta orain Espainiako Vuelta ahalik eta ondoen egitea bakarrik du helburu.