Itxi

Txirrindularitza

RadioShack taldearen lan ona

Haimar Zubeldiak irabazi du L'Aineko Tourra

Erredakzioa

RadioShack taldeak euskal txirrindulariarentzat egin du lan azken etapan eta denen artean liderra zen Tony Gallopin lidergotik kentzea lortu dute.

Haimar Zubeldia (RadioShack) euskaldunak irabazi du L''Aineko Tourra. Laugarren eta azken etapa Culoz eta Belley artean (126,1 kilometro) burutu zen eta etapako irabazlea Vacansoleil taldeko Wouter Poels izan zen.

RadioShack taldeak lan bikaina egin du eta ondorioz ordura arte liderra zen Tony Gallopini (Cofidis) lideraren elastikoa kentzea lortu zuten. Etapa gogorra izan da Col du Grand Colombier igo eta jaitsi behar izan baitute txirrindulariek.

Laugarren eta azken etapako sailkapena:

.1. Wouter Poels (HOL) Vacansoleil 3.15:39.
.2. David Moncoutie (FRA) Cofidis d.b.
.3. Tibault Pinot (FRA) Française Des Jeux d.b.
.4. Haimar Zubeldia (EUS) Team Radioshack d.b.
.5. Fabrice Jeandesboz (FRA) Saur - Sojasun + 00:03.
.6. Johann Tschopp (SUI) BBox Bouygues Telecom d.b.
.7. Jerome Coppel (FRA) Saur - Sojasun + 00:05.
.8. Tejay Van Garderen (USA) Team HTC-Columbia d.b.
.9. Greg Van Avermaet (BEL) Omega Pharma-Lotto + 00:23.
10. Maxime Mederel (FRA) Big Mat - Auber 93 + 00:38.

- Sailkapen nagusia:

.1. Haimar Zubeldia (EUS) Team Radioshack 13.44:32.
.2. Wouter Poels (HOL) Vacansoleil d.b.
.3. David Moncoutie (FRA) Cofidis + 00:05.
.4. Tejay Van Garderen (USA) Team HTC-Columbia + 00:07.
.5. Thibault Pinot (FRA) Française Des Jeux + 00:10.
.6. Jerome Coppel (FRA) Saur - Sojasun + 00:11.
.7. Fabrice Jeandesboz (FRA) Saur - Sojasun + 00:13.
.8. Johann Tschopp (SUI) BBox Bouygues Telecom + 00:19.
.9. Greg Van Avermaet (BEL) Omega Pharma-Lotto + 00:23.
10. Tony Gallopin (FRA) Cofidis + 00:31.