Itxi

Txirrindularitza

Bi gehiago

Txurrukak eta Verdugok kontratua berritu dute

Erredakzioa

2012 urtera arte Euskaltel-Euskadin jarraituko dute bi txirrindulariek.

Amets Txurruka eta Gorka Verdugo txirrindulariak izan dira azken biak euren kontratua berritzen.

Modu honetan talde laranjak beste bi gizon garrantzitsu lortu ditu datozen denboraldietarakoa;&' || 'nbsp; Samuel Sanchezek,&' || 'nbsp; Igor Antonek eta Romain Sicardek 2012ra arte dute kontratua ere.

Txurrukak 27 urte ditu Etxebarrian jaio zen eta lau denboraldi darama egun zuzentzen duen Igor Gonzalez de Galdeanoren taldean. Etxarri Aranazen jaiotako Verdugok 31 urte ditu eta zazpi urte ditu Euskaltel-Euskadin.