Itxi

Txirrindularitza

Ordiziako Sari Nagusia

Serguey Shilov errusiarrak ezustean harrapatu du Adam Yates

Agentziak | Erredakzioa

23 txirrindulariko ihesaldia protagonista izan da ia lasterketa osoan, baina helmugarako kilometro gutxira harrapatu ditu tropel nagusiak.

  • Serguey Shilov. Argazkia: EiTB.

    Serguey Shilov. Argazkia: EiTB.

Serguey Shilov Lokosphinx taldeko errusiarra gailendu da Ordiziako Sari Nagusiko 94. edizioan. Shilovek ezustean harrapatu du Adam Yates faborito nagusia azken metroetan.

Orica taldeak lasterketa menderatu du, baina azkenean sari barik geratu da. Yates anaia bikiak, Gorka Izagirre eta Simon Gerrans ziren garaipena lortzeko faborito nagusiak.

23 txirrindularik osatutako ihesaldia izan da lasterketako protagonista. Bi minutu eta erdiko aldea ere izan dute tropel nagusiarekin, eta helmugara aurretik iristeko zorian izan dira.

Iheslariak Alzoko igoeran harrapatu dituzte. Oricako Nielsen eta Postoboneko Osorio atera dira orduan, baina liderren txanda heldu da, eta Adam Yatesek erasoa jo du azken mendatean. Izagirre atzetik atera zaio, baina Yates harrapatu ezinik ibili da.

Yatesek dena alde zuen garaipena lortzeko, baina helmugarako 100 metrora indarrik gabe geratu da, eta Shilov errusiarra agertu da orduan, eta Yates gainditu eta garaipena lortu du.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza