Itxi

Txirrindularitza

Abuztuaren 1etik 5era

Mikel Landa da faborito nagusia, Burgosko Itzulian

Agentziak | Erredakzioa

Mendiak protagonismoa irabazi du aurtengo edizioan. Igor Anton, Peter Kennaugh eta Luis Leon Sanchez dira arabarraren aurkarietako batzuk. Lasterketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

  • Mikel Landa, Italiako Giroan. Argazkia: Efe.

    Mikel Landa, Italiako Giroan. Argazkia: Efe.

Mikel Landa Movistar Teameko arabarra da asteartetik larunbatera jokatuko den Burgosko Itzuliko faborito nagusia. Orotara, bost etapa jokatuko dira eta mendiak protagonismo berezia izango du.

18 talde lehiatuko dira, horietatik bost UCI World Tourrekoak: Movistar, SKY, Astana, Dimension Data eta Quick Step Floors.

Txirrindulariei dagokioenez, Landaz gain, Peter kennaugh (SKY), Eros Capecchi (Quick Step), David de la Cruz (Quick Step), Igor Antón (Dimension Data), Carlos Barbero (Movistar), Luis León Sánchez (Astana) eta Dario Cataldo (Astana) ere Burgosen izango dira.

Movistarreko Dani Moreno ere izango da. Lasterketa 2012an irabazi zuen, Katusha taldearekin, eta ibilbidea ondo baino hobeto ezagutzen du.

Caja Rural eta Murias Taldea

Hauek dira Burgosko Itzulian parte hartuko duten beste taldeak: Caja Rural, Vlaanderen Topsport, Gazpron Rusvelo, Manzana Postobon, Delko Marseille, Fortuneo Vital, Roompot Oranje Peloton, Direct Energie, Cofidis, Nippo Vini Fantini y Aqua Blue Sport, maila kontinental profesionalekoa, eta Burgos BH eta Murias Taldea, biak Kontinetal mailakoak.