Itxi

2017/08/15

15:00

Txirrindularitza

Konfirmatuta

Mikel Landak Movistarrekin fitxatu du bi denboraldirako

eitb.eus

Movistarrek berak eman du akordioaren berri. Arabarrak laugarren egin du bukatu berri den Frantziako Tourrean.

1:36
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Mikel Landa Movistar taldean arituko da 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera. Horrela iragarri dute Movistarreko arduradunek, txirrindulariarekin 2019ra arteko kontratua adostu ostean.

Albisteak azken asteetako zurrumurruekin amaitu du.

"Guretzat albiste handia da. Bere adina eta ibilbidea kontuan hartuta, datozen urteetan Mikel Landa Espainiako txirrindularitzako erreferentea izango da", esan du Eusebio Unzue taldeko managerrak.

Murgiako txirrindularia protagonista izan da Frantziako Tourrean, laugarren amaitu du, podiumetik segundo bakar batera. Landak Chris Froome Sky taldeko liderrarentzat lan egin behar izan du Frantzian, bere aukera pertsonalak alde batera utzita. Froomek Tourra irabazita zuenean, Landak argi eta garbi esan zuen Sky talde utzi nahi zuela, beste talde batera joan eta lasterketa handietan taldeburu bezala lehiatu ahal izateko.

Mikel Landak 2010ean egin zuen debuta profesionaletan Orbea talde kontinentalean. Ondoren, World Tourrean lehiatzen hasi zen, Euskaltel-Euskadiren eskutik. 2014-15 denboraldia Astanan eman zuen, eta 2016-2017a Skyn.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;