Txirrindularitza
Tras la Vuelta
Koldo Fernandez de Larrea, Vendeeko Tourrean garaipena errepikatzera
Erredakzioa
Euskaltel-Euskadi taldeko esprinterrak Pablo Urtasunen laguntza izango du esprinta bideratzeko eta 2008an irabazi zuen lasterketan garaipena errepikatzeko.
Koldo Fernandez de Larrea Euskaltel-Euskadi taldeko esprinterrak 2008an Vendeeko Tourrean lortutako garaipena errepikatu nahi du, zortzi lagunek osatuko duten talde laranjaren taldeburu izango baita.
Zortzi txirrindulari horien artean Pablo Urtasun da, Urdiainagoak esprinter arabarraren laguntzaile petoa izango da garaipena esprintean erabakitzen baldin bada. Espainiako Vueltak emandako sasoi puntuarekin helduko da bikotea.
Fernandez de Larrearekin eta Urtasunekin batera, Euskaltel-Euskadik Jonathan Castroviejo, Gorka Izagirre, Javier Aramendía, Juanjo Oroz, Mikel Nieve eta Amets Txurruka eramango ditu.