Txirrindularitza
Bi denboraldirako
Euskaltel-Euskadik Pierre Cazaux fitxatu du
Erredakzioa
Iparraldeko txirrindulariak Espainiako Vueltan hartu zuen parte eta 15. etapan bosgarren bukatu zuen. Francaise des Jeux taldetik dator. Sicardek, bestalde, 2014.era arte berritu du.
Euskaltel-Euskadik Iparraldeko Pierre Cazaux txirrindularia fitxatu du, bi denboraldirako. 26 urte ditu eta Francaise des Jeuxetik dator. "Talde lanetan nabarmentzen den balio anitzeko ziklista da", talde laranjaren txostenen arabera.
Debuta 2008. urtean egin zuen Roubaix Lille Metropolerekin. Cazauxek aurtengo Espainiako Vueltan hartu zuen parte eta 15. etapan bosgarren bukatu zuen. Francaise des Jeux taldetik dator.