Itxi

Txirrindularitza

Erlojupekoan

Melbourne 2010: Taylor Phinney, nagusi 23 urtez azpiko proban

Erredakzioa

Estatubatuarrak Durbridge eta Kitte gainditu ditu. Emakumezkoetan, Emma Pooley britainiarrarentzat izan da urrea.

Taylor Phinney estatubatuarrak lortu du urrea 23 urtez azpiko erlojupeko proban. Bera izan da azkarrena ibilbideak zituen 32,6 kilometroak burutzen, Durbridge australiarra eta Kitte alemaniarraren aurretik.

Sailkapena:
1 11 PHINNEY Taylor 42:50.29
2 35 DURBRIDGE Luke AUS +1.90
3 6 KITTEL Marcel GER +24.01
4 1 OLIVEIRA Nélson POR +27.96
5 22 DENNIS Rohan AUS +46.87
6 34 MAMMINI Matteo ITA +49.88
7 5 DUMOULIN Tom NED +1:06.55
8 9 HERRADA LOPEZ Jesus ESP +1:18.48
9 13 KRASILNIKAU Andrei BLR +1:35.62
10 8 SOUPE Geoffrey FRA +1:38.21

Emakumezkoen proban, Emma Pooley britainiarra izan da onena. Podiuma Arndt alemaniarrak eta Zelanda Berriko Villumsenek osatu dute.

Sailkapena:
1 8 POOLEY Emma GBR 32:48.44
2 1 ARNDT Judith GER +15.17
3 3 VILLUMSEN Linda Melanie NZL +15.80
4 5 NEBEN Amber USA +37.66
5 12 LONGO-CIPRELLI Jeannie FRA +43.94
6 20 STEVENS Evelyn USA +1:00.08
7 25 WHITTEN Tara CAN +1:05.91
8 26 GILLOW Shara AUS +1:13.18
9 9 FAHLIN Emilia SWE +1:22.20
10 16 GUDERZO Tatiana ITA +1:25.55