Itxi

Txirrindularitza

Bigarren bukatu zuen Vuelta

Ezequiel Mosquerak positibo eman zuen Espainiako Vueltan

Erredakzioa

David Garcia Xacobeo taldeko beste txirrindulariak ere positiboa eman du. Alvaro Pino taldeko kirol-zuzendariak ohar ofizialik jaso ez duela adierazi du.

SER kateak jakinarazi duenez Xacobeo Galicia taldeko Ezequiel Mosquerak positiboa eman omen zuen Espainiako Vueltan.

Mosquerak bigarren bukatu zuen irailaren 19an amaitu zen Espainiako Vueltan Vincenzo Nibali izan zelarik irabazlea.

Alvaro Pino Xacobeo taldeko Kirol Zuzendariak esan du berari ez diola inork horrelakorik aipatu eta ez zaiola idatziz ere ezer iritsi.

"Harrituta nago. Orain esan didate eta ezin dut sinetsi. Ez dut oraindik Ezequielekin hitz egin, baina taldean argi daukagu dopin kasu hau ezinezkoa dela", esan du Pinok.

Xacobeo Galiciak honako taldearekin parte hartu zuen Espainiako Vueltan: Mosquera, Gustavo Veloso, Delio Fernández, David Garcia, Marcos Garcia, Vladimir Isaychev, Serafín Martínez, Gonzalo Rabuñal eta Gustavo Rodríguez.