Txirrindularitza
Prentsa-aretoa
Ezequiel Mosquera: "Kontzientzia garbi daukat"
Erredakzioa
Txirrindulari galiziarrak postibo eman du hydroxyethylekin eta zer gertatu den ez dakiela adierazi du, eta afera argitzen saiatuko dela gaineratu.
Ezequiel&' || 'nbsp;Mosquera txirrindulari espainiarrak "kontzientzia garbi daukala" adierazi du hydroxyethylekin Vueltan positibo eman ondoren eginiko prentsa-agerraldian.
Mosquera, Teo bere herrian agertu zen hedabideen aurrean. "Ezin ditut horrelakoak egin asko kostatu zaidan lan-hitzarmena baitaukat. Gainera, aurretik sinatuta nuen eta ez nuen horrelako erokeriarik egiteko beharrik", esan zuen&' || 'nbsp;Mosquerak Vancasoleil taldearekin duen lan-hitzarmenari buruz.
"Zer den eta nola agertu daitekeen ikusi behar dut.&' || 'nbsp;Egia esan, ezertxo ere ez dakit. Benetan diotsuet ez dakidala", esan zuen Espainiako&' || 'nbsp;Vueltan bigarren amaitu zuen&' || 'nbsp;Mosquerak.
Ziklista galiziarrak jendearen babesa izatea espero du.&' || 'nbsp;"Orain arte nire lanarekin harro egon den jendea, berdin jarrai dezala espero dut.&' || 'nbsp;Ni harro nago...", esan du&' || 'nbsp;Mosquerak.