Itxi

Txirrindularitza

Beste hamar, zain

Dagoeneko hamar taldek dute ProTourreko lizentzia 2011rako

Erredakzioa

Caja Rural talde nafarra, bestalde, talde profesionala izango da hurrengo denboraldian.

Hamar taldeak badute dagoeneko ProTourreko lizentzia 2011 denboraldirako, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) jakinarazitakoaren arabera. Taldeak honakoak dira: Ag2r (FRA), Katusha (KAZ), Lampre ISD (ITA), Omega Pharma Lotto eta QuickStep (BEL), Rabobank (HOL), SKY (GBR), Saxo Bank (DIN), Garmin Cervelo eta RadioShack (USA).

Baimenaren edota lizentziaren berritzearen zain beste hamar dira: Euskaltel Euskadi (EUS) eta Telefonica Movistar -lehen Caisse d''Epargne- (ESP), Luxemburgo Pro Cycling Project (LUX), BMC Racing Team eta HTC Highroad (USA), Cofidis eta Francaise des Jeux (FRA), Geox eta Liquigas (ITA) eta Vacansoleil (HOL). Astanak, Europcar (lehen BBX Bouygues) eta Team Pegasus taldeek ere ProTourreko lizentzia lortzea dute helburu.

Caja Rural taldea, bestalde, talde profesionala izango da hurrengo denboraldian. Nafarrekin batera honakoak ere izango dira: Andalucía Caja Granada, Androni Giocattoli, De Rosa/Ceramica Flaminia eta Farnese Vini (ITA), Skil Shimano (HOL), Saur Sojasun (FRA),Topsport Vlaanderen, Verandas Willems eta Labdbouwkrediet (BERL), CCC Polsat (POL), Colnago CSF INOX (IRL), Netapp (ALE) eta United Healthcare (USA),