Txirrindularitza
UCI Pro Tour
Alan Perezek kontratua berritu du Euskaltelekin 2011. urtera arte
Erredakzioa
Talde laranjak UCI Pro Tourrean sartzeko beharrezkoa den gutxieneko txirrindulari kopurua beteta dauka kontratu berritze honekin.
Euskaltel Euskadik gaur jakinarazi du Alan Perezen konatratua berritzeko akordiora iritsi direla txirrindulariarekin. 2011. urte amaierara arte Euskaltelen jarraituko du Perezek. Euskalteleko 23. txirrindularia da datorren denboraldirako eta honi esker euskal taldeak UCI Pro Tourrean sartzeko beharrezkoa den gutxieneko txirrindulari kopurua beteta dauka.
Nafarrak taldean jarraituko du eta berarekin hogei dira Euskaltelen errepikatuko duten txirrindulariak: Samuel Sanchez, Igor Anton, Romain Sicard, Egoi Martinez, Ruben Perez, Amets Txurruka, Gorka Verdugo, Ivan Velasco, Mikel Nieve, Juanjo Oroz, Pablo Urtasun, Daniel Sesma, Javier Aramendia, Iñaki Isasi, Jorge Azanza, Jonathan Castroviejo, Gorka Izagirre, Miguel Minguez, Koldo Fernandez de Larrea eta Alan Perez.
Gainera, talde laranja Ion Izagirre eta Mikel Landa (Orbea) eta Pierre Cazaux (Française des Jeux) txirrindulariekin indartu da datorren denboraldirako.