Itxi

Txirrindularitza

TASen aurrean

Caucchioli, pasaporte biologikoaren kontra egingo duen aurrena

Erredakzioa

UCIk erabilitako pasaporte biologikoaren baliotasunaren inguruko epaia emango du TASek abenduaren 21ean.

Pietro Caucchioli italiarrak pasaporte biologikoaren aurka egingo du, TASen (Kirola Epaitzeko Auzitegia). 2009ko ekainan UCIk (Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasuna) dopina leporatu zien bost txirrindulariri eta horien artean Caucchioli zegoen.

Italiarrari bi urteko zigorra ezarri zion CONIko Dopinaren Kontrako Auzitegiak 2010.ean. Lampreko ziklista ohiak zigor horren aurkako helegitea aurkeztea erabaki zuen eta orain, abenduaren 21ean hain zuzen ere, TASek izango du azken hitza.