Itxi

Txirrindularitza

Martxoaren 19an hasiko da

Euskadi-Murias eta Caja Rural Kataluniako Voltara gonbidatu dituzte

Agentziak | Erredakzioa

Lasterketa martxoaren 19an hasiko da. Orotara, 25 taldek hartuko dute parte: 18 UCI World Tourrekoak eta zapi kontinental mailakoak.

  • Murias taldeko txirrindulariak, entrenamendu batean. Argazkia: ETB.

    Murias taldeko txirrindulariak, entrenamendu batean. Argazkia: ETB.

Kataluniako Voltako antolatzaileek 2018ko edizioa jokatzeko emandako gonbidapenak konfirmatu dituzte. Guztira, zazpi taldek jaso dute gonbita, horien artean Euskadi Basque Country-Murias Taldea eta Cajar Rural.

Lasterketa martxoaren 19an hasiko da, eta guztira 25 taldek hartuko dute parte, 18 UCI World Tourrekoak eta zapi kontinental mailakoak: Caja Rural, Burgos-BH, Euskadi Basque Country-Murias Taldea, Cofidis Pro Cycling, Fortuneo-Samsic, Manzana Postobón eta Israel Cycling Academy.

Talde bakoitzean zazpi txirrindulari arituko dira, eta, ondorioz, 175 izango dira Voltako parte-hartzaileak.