Itxi

Txirrindularitza

4. etapa

Etapa nagusia irabazi eta Valentziako Volta erabakita utzi du Valverdek

Agentziak | Erredakzioa

Bigarren Adam Yates izan da, lau segundora, eta Luis Leon Sanchez hirugarren, bost segundora.

  • Alejandro Valverde. Argazkia: Efe.

    Alejandro Valverde. Argazkia: Efe.

Alejandro Valverdek Valentziako Voltako 69. edizioko etapa nagusia irabazi du eta lidergoa sendotu du sailkapen nagusian. Orihuela eta Cocentaina arteko ibilbidea egiteko lau ordu 48 minutu eta 34 segundo behar izan ditu Murtziako txirrindulariak.

Zazpi mendate igo ostean, Valverdek aurkariak kontrolpean izan ditu Puerto de Las Canteraseko igoerako azken kilometroetan eta azkenean bera bakarrik sartu da helmugan bere ibilbide profesionaleko 110. garaipena eta Volta honetako bigarrena lortzeko.

Movistar taldeko txirrindularia lasterketa buruan izan da azken kilometroetako erasoei aurre egiteko. Beste bost txirrindularirekin batera ihes eginda joan da Valverde.

Adam Yatesek erasoa jo du azken 500 kilometroetan, % 18ko aldapetan gora. Valverde Yatesen bila atera da, britainiarra harrapatu eta etapa garaipena lortu du, Volta erabakita utziz. Igandean azken etapa jokatuko dute.