Itxi

Txirrindularitza

Abu Dabiko Tourra (4. etapa)

Dennisek irabazi du laugarren etapa eta Castroviejo bigarren izan da

Erredakzioa

Rohan Dennisek (BMC) irabazi du Abu Dhabiko Tourreko erlojupekoa eta Jonathan Castroviejo (Sky) euskal txirrindularia bigarren izan da.

2:07

Rohan Dennis (BMC) izan da Abu Dhabiko Tourraren laugarren etapako irabazlea. Txirrindulariek 12,6 kilometroko ibilbidea izan duen erlojupekoa gainditu behar izan dute, eta garaipen honen ostean Dennis da lasterketako liderra.

Dennisek 14 minutu eta 21 segundoko marka egin du, eta Jonathan Castroviejo (Team Sky) euskal txirrindularia bigarren izan da, 14 segundora. Miles Scotson (Team Sky) izan da hirugarren, irabazlearengandik 16 segundora.

Sailkapen nagusian Rohan Dennis da liderra eta 14 segundoko abantaila du bigarren postuan den Jonathan Castroviejorekiko. Igandean egingo da azken etapa Al Ain eta Jabel Hafeet artean.