Itxi

Txirrindularitza

Igandean

Mikel Landa eta Alejandro Valverde, Movistarreko apustuak Amstel Gold Race proban

Agentziak | Erredakzioa

Lasterketa igandean jokatuko dute Limbuetgon; 262 kilometroko ibilbidea izango du eta 35 mendate txiki.

  • Mikel Landa. Argazkia: Efe.

    Mikel Landa. Argazkia: Efe.

Alejandro Valverde izango da Movistar taldeko liderra Amstel Gold Race klasiko holandarran. Valverdek Mikel Landa taldekidea eta Itzuliko bigarren sailkatua izango du ondoan.

Valverdek hasiera emandio dio Ardeetako klasikoen asteari garaipen guztiak lehiatzeko asmoarekin. Mikel Landaz gain, Andrey Amador, Imanol Erviti, José Joaquín Rojas, Carlos Betancur eta Winner Anacona izango ditu taldekide, Jose Luis Arrietaren zuzendaritzapean.

Lasterketa igandean jokatuko dute Limbuetgon; 262 kilometroko ibilbidea izango du eta 35 mendate txiki igo behar dituzte garaipena lortu ahal izateko.