Itxi

Txirrindularitza

2018ko Dauphine Criteriuma

Martin, irabazle bosgarren etapan; Thomas da lider berria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Txirrindulari irlandarrak lau segundo atera dizkio helmugan elastiko horia jantzi duen Skyko kideari.

Daniel Martin irlandarrak (Team Emirates) eskuratu du Grenoble eta Valmorel artean korritu duten Dauphine Criteriumeko bosgarren etapa, 131,5 kilometro bete ondoren.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Geraint Thomas (Sky) britainiarra da lider berria, Gianni Moscon bere taldekidearen lekua hartuta, zeinak minutu eta 13 segundo galdu baititu gaurkoan helmugan.

Martinek Valmorel gaineko (12,7 kilometro eta % 7ko bataz besteko aldapak) helmugara iristeko hiru kilometro falta zirela jo du erasoa, eta denboraldi honetako lehen garaipena poltsikoratu du bigarren izan den Geraint Thomasek baino lau segundo gutxiago behar izan baititu ibilbidea betetzeko. Hirugarren postuan Adam Yates britainiarra (Mitchelton-Scott) sartu da, 15 segundora.

Thomasek kilometro baten faltan egin du salto tropeletik, baina ezin izan du Martin harrapatu. Alabaina, elastiko horia Sky taldearen barruan gera dadila lortu du.

Larunbat honetan, lasterketako seigarren etapa lehiatuko dute txirrindulariek, Frontenex eta La Rosière artean, 110 kilometroko ibilbide menditsuan zehar.