Itxi

Txirrindularitza

9. etapa

Richie Portek irabazi du Suitzako Itzulia; Quintanak hirugarren egin du

Agentziak | Erredakzioa

Azken etapa 34 kilometroko erlojuaren kontrako saioa izan da eta denborarik onena Stefan Küng suitzarrak egin du.

Richie Porte BMCko txirrindulariak irabazi du Suitzako Itzulia, Jakob Fuglsang danimarkarraren aurretik. Azken egunean erlojuaren kontrako 34 kilometroko saioa egin dute, Bellinzonan. Sailkapen nagusiko hirugarren postua Nairo Quintanarentzat izan da.

Ibilbide laua izan du etapak, erlojuaren kontra ondo ibili ohi direnentzat oso aproposa. Guztien artean azkarrena, Stefan Küng suitzarra izan da, 39 minutu eta 44 segundoko denbora eginda. Bere bigarren garaipena izan da aurtengo edizioan.

Azken jardunaldia biribila izan da BMC taldearentzat, sailkapen nagusia eta etapa irabazita.

Portek lider moduan hasi du etapa, Nairo Quintana 17 segundora zuela, baina erlojupekoan 55 segundo atera dizkio kolonbiarrari. Ez batak ez besteak ez du bere egun onenik izan.

Euskal txirrindulariei dagokienez, Ion Izagirre izan da onena sailkapen nagusian, 15. egin du, 3:57ra. Mikel Landak 16. egin du, 4:00ra.