Itxi

Txirrindularitza

Abuztuak 4

2018ko Donostiako Klasikoaren ibilbidea

eitb.eus

UCI World Tourreko lasterketa Gipuzkoako hiriburuan hasi eta bukatuko da. Zortzi mendate igoko dituzte 229 kilometroko ibilbidean.

  • Donostiako Klasikoaren profila.

    Donostiako Klasikoaren profila.

Donostiako Klasikoan parte hartuko duten 154 txirrindulariek 229 kilometro beteko dituzte Gipuzkoako errepideetan zehar.

Zortzi dira mendateak, ibilbide gogor batean. Jaizkiten eta Arkale bi aldiz igoko dituzte.

Hiru tarteko sprint izango dira: bi Irunen eta bat Oiartzunen.

IBILBIDEA

Irteera: Donostia

27. km: Meaga gaina (3. mailakoa)

59,6. km: Iturburu gaina (2. mailakoa)

78,9. km: Alkiza gaina (3. mailakoa)

133,6. km: Jaizkibel gaina (1. mailakoa)

147,2. km: Irun (esprinta)

156,5. km: Arkale gaina (3. mailakoa)

160,9. km: Oiartzun (esprinta)

173,3. km: Jaizkibel gaina (1. mailakoa)

187,3. km: Irun (esprinta)

196,7. km: Arkale gaina (3. mailakoa)

221,4. km: Murgil tontorra (2. mailakoa)

228,7. km: Boulevard zumardian (helmuga)

PERFIL CLÁSICA SAN SEBASTIÁN KLASIKOA