Txirrindularitza
Federaziaoren arabera
Contador auzia otsaila erdialdean erabakiko da
Erredakzioa
Juan Carlos Castaño Espainiako Federazioko presidenteak txirrindulariaren "aldeko epaia" espero du.
Alberto Contadorren auzia otsailaren 10 eta 15a bitartean erabakiko dela adierazi du Juan Carlos Castaño Espainiako Federazioko presidenteak.
"Hurrengo astelehenean bere iritzia emango du UCIko mediku-batzordeak eta otsaila erdialdean zigorra edo absoluzioa ezagutuko dugu", esan du Castañok Cope Irratian.
Castañok Contadorren "aldeko epaia" espero du eta auzia "arbitraje-epaimahaiak erabaki beharko" duela azpimarratu du. Baina "zuhurtziaz jokatu" nahi du "behin betiko ebazpena" izatear dagoen auziaren aurrean.