Itxi

Txirrindularitza

Donostian

Euskaltel Euskadik 2011. urterako taldea aurkeztu du

Erredakzioa

Pierre Cazaux, Mikel Landa eta Jon Izagirre dira euskal taldearen fitxaketa berriak.

Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldeak gaur aurkeztu du 2011. denboraldirako taldea. Donostiako Antzoki Zaharrean izan da ekitaldia. EuskadiTxirrindularitza Fundazioaren 18. urteurrena da eta 23 txirrindularik osatzen dute taldea. Igor Gonzalez de Galdeano da manager nagusia. Gorka&' || 'nbsp;Gerrikagoitia, Alvaro Gonzalez de Galdeano eta Josu Larrazbal ariko dira Kirol Zuzendari lanetan.

Hiru dira izako denboralditik aurtengora dituen nobedadeak: Française de Jeux taldetik datorren Pierre Cazaux eta Orbea taldetik datozen Mikel Landa eta Jon Izagirre. Talde honako txirrindulariek osatzen dute: Samuel Sanchez, Igor Anton, Egoi Martinez, Romain Sicard, Iñaki Isasi, Gorka Izagirre, Amets Txurruka, Gorka Verdugo, Koldo Fernandez de Larrea, Jorge Azanza, Juanjo Oroz, Alan Perez, Ruben Perez, Ivan Velasco, Javier Aramendia, Jonathan Castroviejo, Miguel Minguez, Mikel Nieve, Daniel Sesma eta Pablo Urtasun.

Helburua iazko marka haustea da. 17 garaipen lortu zituen euskal taldeak eta garaipen horiek zortzi txirrindulariren artean banatu ziren.