Itxi

Txirrindularitza

FITXAKETA

Juan Antonio Lopez-Cozar Euskadi-Muriasen arituko da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lojan (Granada) jaiotako txirrindulariak gaztetatik jardun du euskal taldeetan, eta joan zen uretan Euskadi Fundazioan korritu zuen.

  • Juan Antonio Lopez-Cozar. Argazkia: ETBren bideo batetik hartutako irudia

    Juan Antonio Lopez-Cozar. Argazkia: ETBren bideo batetik hartutako irudia

Juan Antonio Lopez-Cozar "Chupete" (1994) txirrindularia Euskadi-Murias Kontinental Profesional taldeko kidea izango da 2019. urtean. Joan zen denboraldian Euskadi Fundazioan korritu zuen granadarrak.

Horrenbestez, euskal egutegian eta azpiko mailako euskal taldeetan hazi den Granadako txirrindulariak Beñat Intxausti (Team Sky) eta Daniel Viejo (Caja Rural-RGA amateur) izango ditu taldekide denboraldi berrian, hots, Muriasek orain arte baieztatu dituen beste bi fitxaketak.

Euskadi-Muriasko txirrindulari fitxatu berriak aurten lortu dituen emaitza azpimarragarrienak honako hauek izan dira: seigarren postua lortu zuen Ordiziako Klasikoan eta hamaikagarrena, Getxon. Horrez gain, bederatzigarren tokia lortu zuen Portugalgo Sari Nagusian.