Publizitatea
Itxi

Txirrindularitza

Txirrindularitza

2011/02/15

09:47

Txirrindularitza

Alegazioak, onartuta

Espainiako Federazioak Alberto Contador absolbitu dezake

A.B.

Batzordeak txirrindulariak aurkeztutako alegazioak onartu ditu eta urtebeteko zigor proposamena bertan behera utzi dezake. Hala bada, Contadorrek Algarveko Itzulian parte hartuko du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali
Espainiako Federazioak urte bateko zigor proposamena egin zion Alberto Contadorri Frantziako Tourrean clembuterolagatik positiboa eman zuelako. El Paisek bere edizio digitalean publikatzen duenez Federazioak absolbitu egin dezake Pintoko txirrindularia.

Lehiaketa Batzordeak urte bateko zigor proposamena egin zion Contadorri eta bere alegazioak onartu ditu. Txirrindulari madrildarrak 296. artikulua aplikatzea eskatzen zuen. Artikulu hau honako kasuetan aplikatzen da; kirolariak erakusten duenean errugabea dela eta ez duela Clembuterola bezalako sustantziarik nahita hartu.

Espainiako Federazioko Lehiaketa Batzordeak astearte honetan emango dio jakitera Contadorri absolbitu egingo dutela. UCIk eta AMAk hilabateko epea izango dute TASen aurrean helegiteak aurkezteko.

Azkenean Contador absolbitzen badute, txirrindulariak asteazkenean hasten den Algarbeko Itzulian parte hartuko du.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena