Itxi

Txirrindularitza

Azken etapa

Markel Irizarrek irabazi du Andaluziako Vuelta

Erredakzioa

RadioShackeko euskal txirrindulariak sailkapen nagusiko lehen postua mantentzea lortu du. Freirek irabazi du azken etapa esprintean eta Euskaltel Euskadiko Samuel Sanchez izan da bigarren.

Markel Irizar RadioShack taldeko euskal txirrindulariak irabazi du Andaluziako Vuelta. Lau egun jarraian eman ditu liderraren elastiko gorriarekin eta segundo bakarreko aldea atera dio bigarren sailkatua izan den Jurgen van der Broecki (Omega Pharma Lotto).

Oscar Freire kantabriarrak irabazi du azken etapa. Freirek 3.46:42ko denbora behar izan du Kordoba eta Antequera (Malaga) arteko 162,7 kilometroko etapa hau burutzeko.

Azken etapa honetan Euskaltel Euskadi taldeko Samuel Sanchezek lortu du bigarren postua. Esprintean aritu da Freirerekin eta azkenean kantabriarra izan da irbazlea.

Bosgarren etapako sailkapena:

1. Oscar Freire (Rabobank) 3:46:42
2 Samuel Sanchez (Euskaltel Euskadi) d.b.
3 Jonathan Hivert (SAU) d.b.
4 Davide Appollonio (SKY) d.b.
5 Rigoberto Uran (SKY) d.b.
6 Marco Marcato (VCD) d.b.
7 Jurgen van der Broeck (OLO) d.b.
8 Luis PasamontesMovistar) d.b.
9 Jerome Coppel (SAU) d.b.
10 Juan J. Lobato (ACG) d.b.

SAILKAPEN NAGUSIA:

1. Markel Irizar (RadioShack) 16:27:21
2 Jurgen van der Broeck (OLO) + 01"24
3 Levi Leirheimer (RadioShack) + 02"37
4 Jerome Coppel (SAU) + 03"74
5 Luis Pasamontes (Movistar) + 08"67
6 Thomas Lovkvist (SKY) + 08"74
7 Rigoberto Uran (SKY) + 09"71
8 Haimar Zubeldia (RadioShack) + 12"82
9 Samuel Sanchez (Euskaltel) + 16"30
10 Ivan Rovny (RadioShack) + 18"26