Txirrindularitza
Ostiraketik igandera artean
Murtziako Vuelta: Alberto Contador izango da izar nagusia
A.B.
Erredakzioa
Lasterketa ostiralean hasi eta igandean bukatuko da. Zigorra bertan behera geratu ondorengo lehen lasterketa izango da Espainian SaxoBank taldeko txirrindulari madrildarrarentzat.
Alberto Contador izango da Murtziako Vueltako izar nagusia. Espainian burutuko duen lehen lasterketa izango da Contadorrentzat zigorra bertan behera utzi ziotenetik. Pintoko txirrindulariaz gain beste txirrindulari handi batzuk ere izango dira lasterketa murtziarrean. Bertan izango dira besteak beste: Denis Menchov eta Carlos Sastre (Geox), Christian Vandevelde (Garmin), Jerôme Coppel (Saur Sojasun), Ruben Plaza (Movistar), Íñigo Cuesta (Caja Rural) eta Ezequiel Mosquera (Vancasoleil).
Euskaltel-Euskadi taldea ere Murtziako Vueltan egongo da. Taldeburua Igor Anton bizkaitarra izango da eta lan ona egitea dute helburu Euskalteleko txirrindulariek.
Murtziako Vuelta ostiral honetan hasiko da. Lehen etapa San Pedro del Pinatar eta Alhama de Murcia artean burutuko da eta 178 kilometro izango dite.
Bigarren etapa larunbatean burutuko da Espinardo eta Sierra Espuña artean (183 kilometro). Etapa honetan Collado Bermejo gaina gainditu beharko dute txirrindulariek.
Hirugarren eta azken etapa igandean burutuko da. Murtzia hiriburuko kaleetatik zehar 12,5 kilometroko ibilbidea izango dute txirrindulariek.