Itxi

Txirrindularitza

Quick Step

Lefevere: 'Froome auziak min handia egin du'

Erredakzioa | Agentziak

Bere taldeak aurreko denboraldian 73 garaipen lortu arren, hori ez da bermea babesle bat aurkitzeko, belgikarraren esanetan.

  • Chris Froome, prentsaurrekoan. EFE

    Chris Froome, prentsaurrekoan. EFE

Deceuninck-Quick Step taldeko kirol-zuzendariak, Patrick Lefevere belgikarraren esanetan, babesleengan eragin oso txarra izan dute azken urteotan dopinarekin lotutako eskandaluak; Lance Armstrong, Bradley Wiggins edo Christopher Froome txirrindularien inguruan izandakoak, esaterako.

"Taldeak aurreko denboraldian 73 garaipen lortu arren, hori ez da bermea babesle bat aurkitzeko. Dopinak oztopo bat izaten jarraitzen du. Froome auziak min handia egin du", adierazi du belgikarrak taldearen aurkezpenean.

Entrenatzaile gisa egingo duen 17. denboraldiaren aurkezpenean, dopinaren eskandaluek ez diotela txirrindularitzari laguntzen adierazi du, eta Johan Museeuw, Tom Boonen eta Richard Virenque txirrindularien inguruan izandako eskandaluen kalteak oraindik hor jarraitzen duela gaineratu du. "SKYk txirrindularitza uztea gogorra da, eta arrazoia dopinak sortzen duen zalaparta da", erantsi du.