Txirrindularitza
Martxoaren 9tik 15era
Tirreno-Adriatiko: Luxuzko parte hartzea lasterketa italiarrean
Erredakzioa
Bi itsasoak lotzen dituen lasterketak zazpi etapa izango ditu eta izarrez beteriko tropela. Etapa guztien azken kilometroak ikusgai izango dira egunero-egunero eitb.com-en.
Tirreno-Adriatiko lasterketa entzutetsua asteazken honetan hasiko da Marina di&' || 'nbsp;Carraran (Italia) taldekako erlojupeko batekin.
Lasterketa italiarreko parte hartzea luxuzkoa izango da berriz ere. Stefano&' || 'nbsp;Garzello 2010eko irabazlea,&' || 'nbsp;Cadel Evans, Joaquim Rodríguez, Damiano Cunego, Michele Scarponi, IvanBasso, Vincenzo Nibali, Robert Gesink, Thomas Lovkvist, Tiago Machado eta Andy Schleck izango dira esprinterrez beteriko tropelaren buruak.
Thor Hushovd, Mark Cavendish, André Greipel, Alessandro Petacchi, TomBoonen, Francesco Chicchi, Gerald Ciolek, Oscar Freire, Fran Ventoso,Tyler Farrar, Daniele Bennati, Juan José Haedo, Borut Bozic eta RobbieMcEwen izango dira tropelaren gizon azkarrak.
Euskaltel Euskadik bertan parte hartuko du Amets Txurruka, Egoi Martínez, Ivan Velasco, Juanjo Oroz, Javier Aramendia, Jonathan Castroviejo, Jon Izagirre y Daniel Sesma txirrindulariek osatutako taldearekin.
Laugarren eta bosgarren etapek erabakiko dute, helmugatik gertu dauden mendateekin, sailkapen nagusiaren lehenengo postuak eta azken epaia buruz buruko 9,3 kilometroko erlojupekoak emango du.
1. etapa: Marina di Carrara - Marina di Carrara (16,8 km.).
Taldekako erlojupekoa
2. etapa: Carrara - Indicatore (202 km.)
Km. 123,8 San Casciano Val di Pesa
Km. 148 Poggio alla Croce
3. etapa: Terranuova - Bracciolini (189 km.)
Km. 164,4 Perugia-Corso Vannucci
4. etapa: Narni - Chieti (240 km.)
Km. 84,7 Sella di Corno
Km. 218,3 Villamagna
Km. 239 Chietu-via Salomone
5. etapa: Chieti - Castelraimondo (240 km.)
Km. 154,7 Sasso Tetto (Valico di S.M. Maddalena)
Km. 197,9 Camerino
Km. 233,5 Gagliole
6. etapa: Ussita - Macerata (178 km.)
Km. 71,6 Pietra Rossa
Km. 139,2 Macerata
7. etapa: San Benedetto del Tronto - San Benedetto del Tronto (9,3 km.).
Buruz buruko erlojupekoa