Itxi

Txirrindularitza

San Juaneko Itzulia: 4. etapa

Gaviriak, indartsu, esprintean menderatu du Peter Sagan

Agentziak | Erredakzioa

Kolonbiarrak esprintean lortu du garaipena, San Juaneko Itzuliko 4. etapan Sagan menderatuz. Gaur atsedenaldia izango dute txirrindulariek, eta bosgarren etapa, beraz, otsailaren 1ean izango da.

  • Fernando Gaviriak, indartsu, esprintean menderatu du Peter Sagan San Juaneko Itzuliko 4. etapan

    Fernando Gaviria eta Peter Saganen arteko esprinta. Argazkia: Twitter (@vueltasanjuanok)

Fernando Gaviria (UAE Team Emirates) kolonbiarrak esprintean lortu zuen garaipena San Juaneko Itzuliko 4. etapan, Peter Sagan eslovakiarra (Bora-Hansgrohe) menderatuz. Gaur, ostegunean, atsedenaldia izango dute txirrindulariek, eta bosgarren jardunaldia, beraz, otsailaren 1ean, ostiralean, izango da. Etapak 169,5 kilometro izango ditu, San Martinen eta Alto Coloradoren artean.

Gaviriak besoak altxatu ditu helmugan, berriro ere munduko txapeldun ohia garaituta. Izan ere, kolonbiarrak San Juaneko Itzuliko lehenengo etapa irabazi zuen, eta hirugarren etapan lider izateari utzi zion.

Nahiz eta jardunaldiak hiru mendate izan, azkenean esprintean amaitu zen etapa. Peter Saganek hasi zuen esprinta, baina, aise irabaziko zuela bazirudien ere, UAE Team Emirates taldeko kolonbiarra, eslovakiarraren eta aurkari guztien higadura fisikoaz baliatuz, lehenengo postuan helmugaratu zen.

Hala ere, Julian Alaphilippek lidergoari eutsi dio eta 8 segundoko abantaila du.

San Juaneko Itzuliko bosgarren etapa otsailaren 1ean, ostiralean, jokatuko da, 185,6 kilometro izango ditu, eta San Martin eta Alto Colorado artean egingo dute. Ostegun honetan, beraz, atseden hartuko dute txirrindulariek.

Laugarren etapako sailkapena
Denbora
1Fernando Gaviria (UAE Team Emirates)04:20:26
2Peter Sagan (Bora-Hansgrohe)d. b.
3Alvaro Hodej (Deceuninck-Quick Step)d. b.
4Simone Consonni (UAE Team Emirates)d. b.
5Luca Pacioni (Neri Selle)d. b.
6Matteo Malucelli (Caja Rural)d. b.
7Nelson Soto (Caja Rural)d. b.
8Imerio Cima (Nippo-Vini)d. b.
9Nikolas Maes (Lotto Soudal)d. b.
10Ricardo Escuela (Asoc. Civil Mardan)d. b.


Sailkapen orokorra
Denbora
1Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick Step)11:35:42
2Fernando Gaviria (UAE Team Emirates)+00:08
3Valerio Conti (UAE Team Emirates)+00:22
4Remco Evenepoel (Team Dimension Data)d. b.
5Peter Sagan (Bora-Hansgrohe)+00:26
6Felix Grosschartner (Bora-Hansgrohe)d. b.
7Simone Consonni (UAE Team Emirates)+00:44
8Nairo Quintana (Movistar Team)+00:48
9Gino Mader (Dimension Data)+00:57
10Aleksandr Grigorev (Sporting Tavira)+00:58