Itxi

Txirrindularitza

Kolonbia Tourra

Esprintean gailendu da Alaphilippe, eta lider jarri da Kolonbian

Agentziak | Erredakzioa

Deceuninck Quick Stepeko txirrindulari frantziarra Lopez, Martinez eta Carapaz baino azkarragoa izan da La Unioneko helmugan.

  • Julian Alaphilippe, Kolonbia Tourraren 5. etapa.

    Julian Alaphilippe, Kolonbia Tourraren 5. etapa / Argazkia: EFE.

Julian Alaphilippek (Deceuninck Quick Step) Kolonbia Tourrako lidergoa eskuratu du, 5. etapan (177,2 kilometro) esprintean irabazita, La Unionen. Frantziarrak Bob Jungels taldekideari kendu dio maillota.

Helmugan, Miguel Angel Lopez (Astana) eta Daniel Martinez (EF Education First) kolonbiarrak eta Richard Carapaz (Movistar) ekuatoriarra baino azkaragoa izan da Alaphillipe.

Lauko taldetxo horrek azken igoeran ihes egin du. 6 segundo beranduago helmugaratu da Ivan Sosa (Sky).

Tropela 42 segundora heldu da. Bertan izan dira Jungels, Rigoberto Uran (EF Education First), Nairo Quintana (Movistar), Egan Bernal (Sky), Sergio Luis Henao (UAE Emirates Team) eta Oscar Sevilla (Team Medellin).

Chris Froomek (Sky) eguneko ustekabea eman du, 33 minutu baino gehiago galduta. Britainiarra, hala ere, prestaketa lanak egiten ari da Kolonbian.

Sailkapen orokorrean, Alaphilippek 8 segundora du Martinez eta 23ra Lopez.

SAILKAPENA