Itxi

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatikoa (5. etapa)

Fuglsangek irabazi du etapa eta Adam Yatesek lidertza sendotu du

Erredakzioa

Jakob Fuglsangek irabazi du Tirreno-Adriatiko lasterketaren bosgarren etapa, Adam Yates liderrari 40 segundo aterata. Liderrak 16 segundo atera dizkio sailkapen nagusian bigarren den Roglici.

2:08
Jakob Fuglsang

Jakob Fuglsangek (Astana) irabazi du Tirreno-Adriatikoa lasterketako bosgarren etapa, Colli al Metauro etaa Recanati artekoa, eta 180 kilometroko ibilbidea izan duena. Adam Yates (Mitchelton-Scott) liderra, bigarren izan da etapan, eta lidertza sendotu du.

Fuglsang ihes eginda iritsi da helmugara, eta 40 segundo atera dizkio bigarren izan den Adam Yatesi. Primoz Roglic (Jumbo Visma) izan da hirugarren, irabazlearekiko 56 segundora. Ondorioz, Yatesek 16 segundo atera dizkio Roglici. Orain, Adam Yates sailkapen nagusiko liderrak, 25 segundo ateratzen dizkio bigarren den Roglici.

Fuglsang tropeletik irten da, eta daukan guztia eman du. Astana taldeko txirrindulariak minutu eta hamar segundoko abantaila izan du helmugarako hamar kilometro falta zirenean, eta birtualki lasterketako liderra izan da une horretan. Ondorioz, Adam Yates eta Primoz Roglic behartu ditu tropeletik ateratzera. Biak atera dira Fuglsanen bila, eta helmugarako 1,7 kilometro falta zirenean erasoa jo du Yatesek, Roglic atzean utziz.

Fuglsangek 4 ordu, 39 minutu eta 33 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Lehena izan da helmuga gurutzatzen, eta 40 segundora iritsi da Adam Yates. Roglic, irabazlearekiko 56 segundora heldu da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena