Txirrindularitza
TASen aurrean
AMAk Contadorren absoluzioaren aurka errekurtsoa aurkeztu du
Erredakzioa
Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak erabakiaren berri bere webgunean eman du eta iragan martxoaren 24ean UCIk hartutako erabakiari heldu dio.
Dopinaren aurkako Munduko Agentziak (AMA) Alberto Contador txirrindulari espainiarraren absoluzioari errekurtsoa aurkeztu dio TAS Kirol Epaitegiaren aurrean.
UCIk ere errekurtsoa aurkeztu zuen Espainiako Txirrindularitza Federazioak (RFEC) Contador absolbitu ondoren. Federazioak ez zion jaramonik egin auziaren instruktoreari, honek urtebeteko zigorra proposatu baitzuen.
Federazioak Contador errugabetu zuen ez baitzuen erantzukizunik izan bere positiboan, bere odolean atzemandako clembuterola jandako haragi-zati batean hartu baitzuen.
UCIk, orduan, bere haserrea erakutsi zuen eta ez zituen onartu Contador absolbitzeko izandako "erabaki politikoak".